EGEn ezintasunaren eragina garatu egin da, ezintasuna duten pertsonen elkarteetara hurbilketa karitatibo bat izatetik pertsona horiek interes-talde izatera eta kudeaketan eta erantzukizun sozialaren estrategietan kontuan hartu beharrekoak izatera. Bi dira jarduteko lehentasunezko arloak EESn: giza eskubideak eta gizarteratzea.

Gai honetan egiten diren jarduerek lotuta egon behar dute eta ez dira soilik ekintza sozialean, babesean eta filantropian geratu behar, ikuspegi orokorra eta transbertsala izan behar dute, enpleguan, erabilerraztasunean edo komunikazioan lan eginez eta ezintasuna duten pertsonen kolektiboa 360 graduko perspektiba batetik begiratuz: akziodunak, inbertsoreak, langileak, kontsumitzaileak, hornitzaileak etab.   

Ezintasunak enpresaren jardueran modu transbertsalean eragiten duen elementua izan behar badu, bere beharrizan espezifikoak ere arlo guztietan kontuan izan behar dira: antolaketa, giza-baliabideak,  produkzio-sistemak, komunikazioa, prozedura eta protokoloak, produktuen diseinua, zerbitzuak ematea, tresna teknologikoak erabiltzea, bezeroak atenditzea, ingurune fisikoak eta teknologikoak, etab… eta hori guztia inbertsio eta enpresa kudeaketaren praktika ona bezala ulertu behar da.  

Gai honetan ardura eta garapena ez da enpresena soilik, funtsezkoa eta beharrezkoa da Administrazio Publikoak ere parte hartzea, jarduerak, arauak edo berariazko legedia ezarriz eta bultzatuz, eta kudeaketan gardentasunean erreferentea izan behar du, enpleguaren sortzailea, kontratazio publiko arduratsua egin behar du  eta inbertsioek ere arduratsuan izan behar dute.

Orain da berrikuntza, lankidetza eta laguntza zabaltzeko garaia,  aukera berriak, printzipio berriak, ikuspegi berriak eta konpromiso handiagoa lortzeko EESn babespean.  

Innovalan proiektu berritzailea da eremu ezberdinetan  honako arrazoi hauengatik:

Osasunaren eremuan berritzailea da enpleguaren helburua bizi-kalitatea hobetzeko bitarteko moduan planteatzen baitu eta pronostikoaren, osasunaren hobekuntza baitakar.

  • Berritzailea da bultzatzen dituzten agenteengandik berengandik hasita, jatorri ezberdinetakoak baitira. Ekimenaren liderrak  dira, alde batetik,  sektore pribatuko agenteak dira – irabazteko asmoa dute – beste alde batetik, sektore publikokoak eta sektore sozialekoak – irabazteko asmorik gabekoak (GKE);  hiru sektore tradizionalak (publikoa, pribatua eta GKE) batzeko gero eta joera handiagoa dago eta  Laugarren Sektorea izenekoa osatzen dute.
  • Berritzailea da jaio den lekuarengatik berarengatik eta printzipioz ezarrita dagoen lekuarengatik.”Laborategi Sozial” hau marko geografiko zehatz batean dago kokatua: Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoa.
  • Berritzailea da gidari dituen oinarriengatik. Jarduteko dekalogo etikoa du, ekimenaren ibilbidea honakoek markatuko dute: helburu soziala eta helburu horrekin bat datozen negoziorako, konpentsazio zuzena, arrazoizko irabaziak, gardentasuna, aktiboen babesa eta Erantzukizun Soziala eta Ingurugiroarena.
  • Berritzailea da helburu bikoitza konbinatzeagatik: gaixotasun mentala duten pertsonen enplegutasuna gehitzeaz gain, etengabeko sentsibilizazio-lana egitea gaixotasun mentalaren aurrean.

 

 




Intranet · Login · Webmaster