Tamaina handiko hondakinaren definizioa

Tamaina handiko hondakinak dira etxean egunero erabiltzen diren objektu edo material sinple edo konposatuak. Beren funtzioak kontuan hartuta, bi  taldetan bereizten dira: altzariak, eta elektrikoak eta elektronikoak.  
Talde horietan sartzen diren objektu edo gauzez gain, proposamen honek txikiak deritzegun beste batzuk batzea jasotzen du. Zerbitzu honek batu eta baloratuko ditu tamaina handiko objektu guztiak, edozein egoeratan daudelarik.

Zerbitzuaren metodologia

Atentzio telefonikoa:

Enpresak emandako datuak jasoko ditu telefonistak eta zure helbidetik batzera joateko aurreikusten den eguna eta ordutegiaren berri emango du, baita beharrezkoa izan daitekeen beste edozein informazio ere.

Batzea:

Batzeko abisuak hartu ondoren, batzeko ardura duen taldeak zera egingo du:

  • Enpresara joango da, identifikatu egingo da eta abisuan idatzitako objektu eta materialak jasoko ditu.Objektuak ibilgailura kargatuko dira zuzenean eta ez dira leku publikoetan (espaloiak eta bideak) edo beste leku batzuetan utziko.
  • Enpresan egindako zerbitzuaren gaineko datu guztien berri emango dira idazki batean.
  • Batzean sortzen diren gorabeherak eta oharrak idatziko dira lan-parte batean.
  • Birziklatu behar diren batutako objektu eta material guztiak transferentzia zentroan deskargatuko dira.  Berriro erabil daitezkeen objektuak hurbilen dagoen saltokian jarriko dira saltzeko.
  • Deiak hartzen diren bulegoan lan-partea emango da bilketak egin eta gero.


Batu daitezkeen hondakin moten gaineko deskripzioa eta gutxi gorabeherako birziklapen-maila

Taldea

Kategoria

Deskripzioa

berreskuratzeko + birziklatzeko gutxi gorabeherako %

ELEKTRIKOAK ETA ELEKTRONIKOAK

Linea zuria

Hozkailuak, ikuzgailuak, lehorgailuak, ontzi-garbigailuak, aspiragailuak,izozkailuak, etxe tresna elektriko txikiak edo antzekoak

 

100 %

Linea marroia

Telebistak, bideoak, irratiak, musika erreproduzitzekoak edo antzekoak

 

100%

Línea grisa

 

Ordenagailuak, inprimagailuak edo antzekoak.

100%

ALTZARIAK

Beirazkoak

 

Ispiluak, kristal lau trinkoak edo antzekoak.

30%

Etxeko altzariak

 

Armairuak, mahaiak, sofak, besaulkiak, aulkiak, altzari lagungarriak edo antzekoak.

 

90%

Merkataritzako altzariak

 

Artxibagailuak, armairuak, mahaiak, bulegoko altzari lagungarriak edo antzekoak.

 

90%

ETXEKO BESTE HONDAKIN  BATZUK

Beste gauza batzuk

 

Alfonbrak, somierrak, koltxoiak, konketak, komunak, erratzak edo antzekoak.

 

50%

Beste gauza txiki batzuk

 

Juguetes, artículos de adorno, útiles de cristal, útiles metálicos, o asimilables.

 

60%

 

 

 




Intranet · Login · Webmaster