Bazenekien...

Osasunaren Munduko Erakundearen (OME) arabera, munduan 4 pertsonatik 1ek bere bizitzan buru-nahasteren bat jasaten du.
Uste da bizkaitarren %2k buru-nahastea duela gaur egun. Horrek esan nahi du 23.000 pertsona inguru daudela eraginda gure lurraldean.

 

Datu batzuk…

Gure gizartean gaixotasun mentalaren estigmak trabak sortzen ditu lanean eta gizartean.
Lana da estigmatizazioa gertatzen den arlorik nagusietakoa: Uste da gaixotasun mentala dutenek %5etik %15era bitarteko portzentajean lana dutela eta %5ek baino ez dutela modu normal batean lan egiten. %44k dio diskriminazioren bat jasan duela lanean.
Orain dela gutxi egin diren azterketen arabera, gaixotasun mentala duten %83k diote diskriminazio soziala eta estigma beren errekuperaziorako oztoporik nagusienetakoak direla.

Gizarteak ez ditu gaixotasun mentalak ezagutzen. Populazio orokorraren %83k diote ez dakitela zer den eskizofrenia.

2020an depresioa ezintasunerako bigarren arrazoi nagusia izango da bihotzeko gaixotasunen ondoren.

 




Intranet · Login · Webmaster