SAILKAPENA

Tamaina handiko produktuak batzean objektu eta materialak ahalik eta gehien aprobetxatzeko esperientzia ona eta beharrezkoa den ezagutza teknikoak eta komertzialak eskaintzen dira.

Deskargatzea eta sailkapena

Objektu eta material guztiak ordenatuta deskargatzen dira deskargatzeko dagoen gunean. Ez da objekturik baztertzen aurretik sailkatu barik.
Objektuak deskargatu ondoren, langileek lehenengo sailkapena - hautaketa egiten dute objektu eta material bakoitzak duen genero-osaketa edo familiaren arabera, hau da, altzariak eta egurrak altzarien atalera, etxeko tresna elektrikoak eta txatarrak dagokien atalera, eta horrela.  Atal bakoitzean gauza edo objektu bakoitza sailkatuko da kontuan hartuta,  osatzen duen materiala eta birzikla daitekeen ala ez, ondoren zehazten den moduan:

  • Egurrak
  • Plastikoak
  • Burdina
  • Beira
  • Burdina ez dena
  • Elektrikoak eta elektronikoak

 

Berrerabilpena, birziklapena eta ezabaketa kontrolatua

 

Europar Batasunak Hondakinen Zuzendaritzan ezarritako piramide hierarkikoaren bitartez (MURRIZKETA, BERRERABILPENA, BIRZIKLAPENA, BIRBALORAZIO ENERGETIKOA ETA EZABAKETA KONTROLATUA) jasotako hondakinak kudeatuko dira.

Esperientziak dioskunaren arabera, hasteko ratio bermagarria izango da berrerabiltzea edo birziklatzea jasotako artikuluen pisuaren %80; horrek ez du esan nahi epe laburrean udalaren azpiegitura industrialak onak izanez gero, gehiago lortu ezin denik.

Berriro erabili ezin diren materialak tratatzeko plantetarako zerbitzuak barne daude. Berrerabil daitezkeen gauza eta objektuak sailkatu ondoren, gainerakoak legeztatutako kudeatzaileei emango zaizkie tratamendu zuzena izan dezaten.

 

 




Intranet · Login · Webmaster