Hainbat eragilek bultzatzen dute Enpresen Erantzukizun Sozialaren aurrerapen hau:

  • Hiritarren, kontsumitzaileen, botere publikoen eta inbertsoreen asmo eta itxaropen berriak mundializazioaren eta maila handiko aldaketa industrialaren testuinguruan.
  • Irizpide sozialek gero eta eragin handiagoa dute pertsonen edo erakundeen inbertitzeko erabakietan bai kontsumitzaile moduan, bai inbertsore moduan.
  • Jarduera ekonomikoak ingurugiroari eta gizarteari eragindako kalteak sortzen duen kezka gero eta handiagoa da..


* Komunikabideek eta informazio eta komunikazioko teknologia modernoek bultzatutako enpresa-jardueren gardentasuna.

Sozialki erantzulea izatea ez da betebehar juridikoak betetzea soilik, betetzea baino gehiago da, giza kapitalean, ingurugiroan eta solaskideekiko harremanetan “gehiago” inbertitzea da, ikuspuntu etiko, sozial eta ekonomiko batean oinarrituta.

Gehiago irakurri...
 







Intranet · Login · Webmaster